Izen-ematea eta parte-hartzea
Martxoaren 1etik maiatzaren 31ra
Epe horretan parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute dagokion inprimakia betez.
Ciencia Clip zientziari buruzko dibulgaziozko bideo lehiaketa da, Bigarren Hezkuntzako ikasleak diseinatzaile, ekoizle eta protagonista lanetan jartzen dituena.
Zientzia eta teknologiarekiko interesa bultzatzea da lehiaketaren helburua. Eta, era berean, sormena eta komunikazio-gaitasunak lantzeko aukera eskaini nahi zaie parte-hartzaileei, Internetek ematen dizkigun tresnak erabiliz.
Ciencia Clip EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da, Euskampus Fundazioaren babesa du eta Naukas, Scenio eta Big Van Ciencia taldeen laguntza ere jasotzen du.
DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleek parte har dezakete, guraso edo legezko tutoreen baimenarekin.
Lau sari izango dira, bat kategoria bakoitzeko (S, M eta L). Horrez gain, epaimahaiak sari berezi bat emango dio irabazle guztien artean baloraziorik onena jaso duen bideoari.
Bideoa bakarka egin duten irabazleek robot bat egiteko eta erabiltzeko kit osoa irabaziko dute eta larunbateko Naukas Bilbao 2022 saiora joateko bidaia zein hotel-egonaldia irabazlearentzat eta bi heldurentzat (ikaslearen guraso edo irakasleak).
Irabazleek taldeka egin badute lana, larunbateko Naukas Bilbao 2022 saiora joateko bidaia zein hotel-egonaldia irabaziko dute, taldeko kide guztientzat eta lau heldurentzat (taldekideen guraso edo irakasleak).
Genevako CERN laborategira bisita gehienez lau pertsonarentzat. Horien artean, hala badagokio, ikasleei lehiaketara aurkezteko aholkua eman dien irakaslea izango da.