Zer da Ciencia Clip?

Ciencia Clip zientziari buruzko dibulgaziozko bideo lehiaketa da, Bigarren Hezkuntzako ikasleak diseinatzaile, ekoizle eta protagonista lanetan jartzen dituena. Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea da lehiaketaren helburua, baita gazteei beren sormena lantzeko aukera bat eskaintzea ere. Nola? Haientzako ezagunak diren tresnak erabiliz, Internetek eskaintzen dituenak, alegia.

Nork har dezake parte?

DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleek, guraso edo tutoreen baimenarekin.

Edozein herrialdetako ikasleek parte har dezakete, baina Iberiar Penintsula, Balear edo Kanariar uharteetatik kanpoko parte-hartzaileak garaile suertatuz gero, erakundeak ez ditu bidaia gastuak bere gain hartuko. Horrelakoetan, pertsona edo talde sarituaren izena ezagutaraziko da Bilboko Naukas ekimenean, baina ez du berekin saririk izango.

Nola har daiteke parte?

Bi bide daude parte hartzeko; bakarka edo taldeka. Talde bakoitzean ezin izango dira 3 pertsona baino gehiago izan. Ikasle bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahal izango du.

Zeintzuk dira kategoria eta modalitateak?

Hiru kategoria daude:

  • S: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
  • M: DBHko 3. Eta 4. mailako eta LHko oinarrizko zikloko ikasleak.
  • L: Batxiler eta LHko erdi mailako ikasleak.

Eta bi modalitate:

  • Youtuber
  • Animazioa

Zer ezaugarri izan behar dituzte bideoek?

Bideoaren formatua eta gaia askeak dira. 3 eta 5 minutu bitarteko iraupena izan behar du. Espainiar Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan edo ingelesez grabatu daiteke. Bideoaren protagonista izanez gero, kontuan izan lehiaketan izena emateko inprimakiaz gain guraso edo tutoreen idatzizko baimena ere aurkeztu beharko duzuela, zeuen irudia bideoan agertu ahal izateko.

Ez dira onartuko jarraian jasotzen diren ezaugarriak dauzkaten bideoak:

  • Hirugarren pertsonen jabetza industrial edo intelektual eskubideak urratzea.
  • Hirugarren pertsonen irudiak euren baimenik gabe erreproduzitzea, baldin eta irudian pertsona hori ezagutu badaiteke.
  • Antolatzaileen aburuz, gustu txarrekoak edo iraingarriak izatea.
  • Indarreko legediaren aurka egitea.
  • Eduki sexuala edo gorputz biluziak erakustea.
  • Aldarrikapen politikoak, adierazpen erlijiosoak edo arrazakeria zantzuak jasotzea.
  • Haur, gazte edo emakumeen babesaren, pertsonen ohore eskubidearen edo duintasunaren kontra egitea.
  • Hirugarren aldeen intimitatea inbaditu edo kaltetzea.
  • Edozein motatako delitu, irain edo indarkeria ekintzak erakutsi, eragin edo sustatzea.
  • Edozein software, hardware edota telekomunikazio ekipo eten, suntsitu, mugatu edo edozelan kaltetzen duten birusak edo beste edozein kode informatiko, fitxategi edo programa edukitzea.

Zeintzuk dira egin beharreko urratsak?

Hiru urrats erraz: bideoa grabatu eta editatu, YouTube edo Vimeo plataformetara igo eta, azkenik, lehiaketan izena eman.

Noiz aurkeztu behar dira bideoak?

Izena emateko eta bideoak aurkezteko epea otsailaren 11n hasiko da eta apirilaren 14an bukatu.

Nolakoa izango da irabazleen hautaketa-prozesua?

Deialdian jasotako oinarriak betetzen dituzten bideoak webgunean eskegi eta ikusgai jarriko dira apirilaren 29tik maiatzaren 24ra. Ondoren, maiatzaren 27tik ekainaren 17ra, bozketa irekiaren egingo da. Bideoek jasotako boto kopuruak epaimahaiaren balorazio-irizpideen herena osatuko du. Epaimahaiak ekainaren 18tik uztailaren 18ra aztertuko ditu bideoak eta irabazleen zerrenda jakitera emango du uztailaren 22an.

Nolakoa izango da hautaketa-prozesua?

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kideak, Naukas, Big Van eta Scenio taldekoak izango dira epaimahaikide. Ekainaren 18tik uztailaren 18ra bitartean irabazleen zerrenda osatu beharko du epaimahaiak eta uztailaren 22an emango dira ezagutzera kategoria zein modalitate bakoitzeko irabazleak.

Zer baloratuko da bideoetan?

Epaimahaiak, bideoak jasotako botoak kontuan izateaz gain, aurkezpenaren sormena, originaltasuna, argitasuna eta erritmoa baloratuko ditu, baita eduki zientifikoaren zailtasun eta kalitatea ere.

Zenbat sari emango dira?

Sei sari izango dira, bat kategoria bakoitzeko (S, M eta L) eta modalitate bakoitzeko (youtuber eta animazioa). Gainera, epaimahaiak bi sari berezi emango ditu. Lehena, guztien artean baloraziorik onena jaso duen bideoari. Bigarrena, atzerriko ikasleek aurkeztutako lan onenari.

Epaimahaiak edozein sari eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta irizten badu aurkeztutako bideoek eskatutako ezaugarriak betetzen ez dituztela edo kalitate edo zehaztasun nahikoa ez dutela.

Zeintzuk dira sariak?

Kategoria guztietako youtuber zein animazio modalitateetako irabazleek bakarka egin badute lana:

  • Erle Spider Robot-drona eraiki eta erabiltzeko kit osoa eta larunbateko Naukas Bilbao 2019 saiora bertaratzeko bidaia zein hotel-egonaldia irabazlearentzat eta bi heldurentzat (ikaslearen guraso edo irakasleak).

Kategoria guztietako youtuber zein animazio modalitateetako irabazleek taldeka egin badute lana:

  • Larunbateko Naukas Bilbao 2019 saiora bertaratzeko bidaia zein hotel-egonaldia taldeko kide guztientzat eta lau heldurentzat (taldekideen guraso edo irakasleak).

Epaimahaiaren lehen Sari Berezia bideorik onenari:

  • Genevako CERN laborategira bisita gehienez lau pertsonarentzat. Horien artean, hala badagokio, ikasleei lehiaketara aurkezteko aholkua eman dien irakaslea izango da.

Epaimahaiaren bigarren Sari Berezia atzerriko ikasleen lan onenari:

  • Parte hartzearen ziurtagiria, liburu-sorta bat eta Naukaseko kamisetak.

Noiz izango da sari banaketa?

Irailaren 21ean izango da sari banaketa eta Epaimahaiaren sari berezien berri emango da, Naukas 19 ekitaldian, Bilbon.

Nora jo zalantzak argitzeko?

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi mezu bat helbide elektroniko honetara: cienciaclip@gmail.com