Lanbide Heziketako langileek badute parte hartzeko aukerarik?
LHko oinarrizko eta erdi-mailako zikloetako ikasleek bai, parte har dezakete. Bigarren Hezkuntzako ikasketak dira horiek, ondorio guztietarako. Baina Goi-mailako Zikloak hirugarren mailako hezkuntza alorrean jasotzen dira eta, beraz, bigarren hezkuntzatik kanpo geratzen dira. Nolabait esatearren, unibertsitateko ikasketen baliokide dira. Horregatik, goi-mailako zikloetako ikasleek ezin dute lehiaketan parte hartu.
Zer gairi buruzkoak izango dira bideoak? Dibertigarriak izan behar al dute?
Sormena da gakoa. Irudimen eta sormenaz baliatzea interesatzen zaigu, espero ez diren gauzak sortzea; ideia ezberdinak proposatzea. Dibertigarriak izan daitezke, edo ez; aipatutako beste alderdi hori da garrantzitsuena. Praktika bat izan liteke, betiere, lortzen den emaitza sorkuntza-lan orijinala bada, ezberdina, irudimentsua …
Ikastetxe ezberdinetako ikasleek parte har dezakete talde berean?
Printzipioz, oinarrietan ez da jasotzen parte-hartzaileek ikastetxe berekoak izan behar dutenik. Hortaz, posible da elkarlanean aritzea; betiere, talde berean 3 partaide baino gehiago egon gabe.
Bideo bat baino gehiago aurkez daiteke?
Ez, parte-hartzaileek bideo bakarra aurkez dezakete.
Bideoa ingelesez sortuz gero, gaztelaniazko azpitituluak izan behar al ditu?
Oinarrietan adierazitako edozein hizkuntzatan argitaratu daitezke bideoak (araneraz, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalanez, valentzieraz edo ingelesez). Hizkuntza edozein dela ere, ez da azpititulurik jarri behar, egileek hala nahi ez badute behintzat.
Badago dibulgazio matematikoari buruzko bideoak egiterik?
Bai, jakina. Bideoaren formatua eta bertan jorratzen den gaia askeak dira. Beraz, zientzia eta teknologia arloko edozein gairen ingurukoa izan daiteke lana.
PowerPoint gisako aurkezpen edo tresnarik barne har dezakegu bideoan?
Formatua askea da eta, ondorioz, posible da aurkezpen-material osagarriak erabiltzea. Animazio modalitatera aurkeztuz gero, Power Point izan daiteke aukera on bat animazioak egiteko.
Bideoek bete behar al dute edizio-eredu jakinen bat?
Bideoen edizioa, formatua eta jorratutako gaiak askeak dira. Oso modu ezberdinetan sor daitezke bideoak; gidoi bakarrean lotutako irudien kateamendua izan daiteke, ahozko aurkezpen bat, pertsona biren edo gehiagoren arteko elkarrizketa… Bideoa egiteko gako eta jarraibideak egilearen esku geratzen dira.
Bada beste herrialde batzuetatik parte hartzeko aukerarik?
Ciencia Clip lehiaketaren edizio hau Iberiar Penintsulako, Balearretako, Kanarietako, Ceutako, Melillako eta Iparraldeko ikasleei zuzenduta dago.
Espainiatik kanpoko parte-hartzaileek euren bideoak inskriba ditzakete, baina haien parte-hartzeak ez luke saririk izango. Hala ere, lehiaketako epaimahaiak, gehienez ere, Espainiatik kanpoko partaideen hiru bideo saritzeko aukera izango du. Saridunek aipamen berezia izango lukete web orrian eta egiaztagiri bat eta liburu-sorta jasoko lukete.
Beharrezkoa al da gurasoen baimena parte hartu ahal izateko?
Parte-hartzaile guztiek guraso edo legezko tutoreen baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartu ahal izateko. Gainera, euren irudia bideotan agertzekotan, lehiaketan izen emateko unean idatzizko dokumentu bat aurkeztu beharko dute, guraso edo legezko tutoreek bere irudia bideoan agertzeko baimena ematen dutela egiaztatzeko.
Harremanetarako
Zalantzarik daukazu edo kontsultaren bat egin nahi duzu? Idatz iezaguzu mezu bat argitu nahi duzun alderdia adierazita.